XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sailen izenak, ostera hein handi batean, behintzat, baserriak berak erabakitako barne-zatiketak direnez gero, baserriko barne-erabilketaren partiketak, alegia, euren erabilketari berari doazkio.

Eta, nola erabilera mementuko egoera eta beharren menpekoa den, beti berdina ez da izaten: aldakor, ganbiakor, aldiko eta tartekoa da.

Adibide zehatzak ekarriz hobeto ikusiko dugu.

Hortarako, Peru baserriko sailen gorabeherez baliatuko gara.

Alde batetik, eskriturak dionak jartzen digu ikusbide bat, eta, beste alde batetik, oraingoak beste bat.

Beronek, hainbatetik hainbatean, gertatzen denaren berri garbi derakusgulakoan gaude.

Dakusagun.

Eskriturak 1949.eko Abenduaren 28an daude datatuta.

Oraingo 27 sailek neurria, izena eta edukia eskriturek dioten bezalaxe dituzte.

Beste guztiek izen ezberdina daukate egun, erabilera ere bestelakoa izanik.

Aipagarri diren kasu batzu komentatu behar ditugu.

Lehendabizi, esan dezagun, pertzepzioaz ari garela eta, errepidea, berrogeitamargarren hamarkadan, nonbait, egin zutenean, hark, Peru aurre-aurretik doanez gero, ikusmira berri bat suposatu duela etxekoentzat, zeina, bestalde, hizkuntzan finkatu bait da.

Badira hemen bi sail, lehen, errepidea egin aurretik elkarren ondoan zeudenak, batari erizteko, artzan-zuria, edukiari begira zegoena, eta besteari izena jartzeko, etxe-azpi, etxebizitzari so zegoena.

Oraingoan, uko egin diete haiei, beste bi berri hartuz, karretera dutelarik erreferentzipuntua.

Artanzuria zeritzana karretera azpija diote orain, eta, etxeazpia karretera gaiña.

Hala ere, parentesi bat ireki behar dugu hemen, zeren eta sailetako izenen kontua ez bait da erabilera arazoaz esan dugunaxearengatik ezin bait du prozesu amaitua.